Maiatzaren 20an egingo da Zegama-Aizkorri mendi lasterketa

Irati Goitia 2012ko urtarrilaren 18a

Aurtengoa hamaikagarren edizioa da eta munduko kopako lehenengo proba puntuagarria izango da.  Dagoeneko eman daiteke izena.

Astelehenean ireki zen aurre-inskripzioa egiteko aukera eta urtarrilaren 27ra arteko epea izango da horretarako. Internet bidez egin behar da kirolprobak.com web orrian.

Izena ematen duten guztien artean, dortsalen zozketa egingo da otsailaren 24an Zegamako Udaletxean, guztira 225 dortsal zozketatuko dira. Hurrengo egunean argitaratuko da zerrenda Zegama-Aizkorriko webgunean.

Parte-hartzeko kuota 58 euroa da txip horia dutenentzat eta 60 txipa ez dutenentzat. Informazio eta araudi guztia Zegama-Aizkorriko webgunean dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak