Martxan da errepideen finantzazioari buruzko ponentzia

Txomin Madina Milikua 2012ko urtarrilaren 17a

Egungo bidesarien sistema mantendu edo beste ordainketa sistema batzuk ezarri izango da, besteak beste, ponentzian aztertuko dutena. Adituek eta sektoreko hainbat esparrutako ordezkariek hartuko dute parte bertan, baita herritarrek ere. Ponentziaren ondorioak maiatzerako jakitea aurreikusten dute.

Atzo abiarazi zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietan bidesariak mantendu edo beste ordainketa sistema bat ezarri erabakitzea helburu duen ponentzia. Aurreko legegintzaldian ere eratu zuten helburu berdinarekin beste ponentzia bat, eta orduan parte hartu zuten hainbat ere badaude ponentzia berri honetan, besteak beste, adituak eta unibertsitateko irakasleak.

Dena den, aurpegi berriak ere egongo dira. Hala, AP-8 eta AP-1 autobideetako langileen ordezkariak egongo dira, baita Hiru sindikatuakoak eta taxilarien elkarteetakoak ere. Borja Jauregi, aurreko legegintzaldian Bidegiko zuzendari izandakoak ere hartuko du parte ponentzia honetan. Bada beste berrrikuntza garrantzitsu bat, izan  ere herritarren partehartzeari bidea emango zaio.

Ponentziaren funtzionamendua

Ponentziaren lan egiteko moduari dagokionez, aurrekoaren berdina iango da: gonbidatuek euren iritzia emango dute egokientzat duten finantziazio sistemaren inguruan;  horrela den kasuan, ordezkatzen duten taldean ordainketak nolako eragina izango duen ere azalduko dute. Batzarkideek, talde bakoitzetik batek, galderak egiteko aukera izango dute.

Gaia korapilatsua dela ikusita, ez dira eztabaidak baztertzen, eta batzarkideek erabaki dute ondorioak aurkezteko epea maiatzera arte luzatzea. Ordainketa sistema erabakitzeko prozesua baina, ez da horrekin bukatuko. Hilabete horretan bertan talde batzarkideek euren ondorioak aurkeztuko dituzte eta proposamen hauek bozkatu egin beharko dituzte. Bildu, PP eta Aralarren ekimenez jarri da pmartxan ponentzia eta hiru alderdiak bat datoz bidesarien sistema baztertzeko orduan; baina ikusteko dago baina sistema bateratu bat adostuko duten.

Dena den, onartuko duten irizpen edo diktmaneak ez du balio legalik izango. Batzar Nagusietatik pasa beharko da foru araua bihurtzeko eta derrigorrez bete behar izateko. Ondorioz, Batzar Nagusietara heduko den testua gehiengoak babestuta heldu beharko da dokumentua onartua izan dadin.

Aukera ezberdinak

Badirudi eztabaida ez dela gaitasun handiko errepideak erabiltzeagatik ordaindu edo ez. Izan ere, errepide hauek finantzatzeko bi bide daude: erabiltzaileek ordaintzea, edo Aldundiak berak bere aurrekontutik ordaintzea. Egun Aldundiaren gobernuan dagoen Bildu koalizioa erabiltzaileek ordaintzearen aldekoa da, eta iritzi berekoak dira EAJ, PSE, Aralar eta badirudi baita alderdi popularra ere. Erabaki behar dena da ordainketa nola egin. Hainbat aukera daude mahai gainean: bidesariak, binetak edo sistema mistoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak