Autoenplegu ikastaroa deitu dute

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 17a

Autoenplegu ikastaroa deitu dute Mankomunitateko Garapen Ekonomikorako Agentziak eta Bultz-Lan enpresak. Datorren astelehenean, hilak 23 hasiko da, eta enpresa edo jarduera berriren baterako ideia dutenendako, edo beste barik euren ekimena abian jarri nahi duen edozeinendako da.

Izena emateko, 943 79 30 90 telefonora deitu behar da eta Rakel Gartzia teknikariarekin hitz egin. Leku kopuru mugatua dagoenez, komeni da lehenbailehen deitzea. Ezinbestekoa da Lanbide enplegu zerbitzuan izena emanda egotea. Doakoa da.

Ikastaroa Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan izango da, otsailaren 9ra arte, 09:30etik 13:30era (58 ordu).

Eduki hauek emango dituzte, besteak beste:

  • Ideia eta sustatzailea
  • Enpresa jarduera
  • Lan kontratuak eta Gizarte Segurantza
  • Merkatua
  • Marketina
  • Forma Juridikoak
  • Ekonomia eta Finantza azterketa
  • Fiskalitatea
  • Laguntzak eta baliabideak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak