Internetez mailegua zelan eskatu euskaraz erakusten du bideo batek

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 18a

Industria Ministerioaren ekimenez, euskarazko bideo batek Internet bidez mailegua zelan eskatu azaltzen du. Berau maileguak on-line kudeatzen dituen Weemba enpresak egin du eta, enpresaren hitzetan, "euskarara moldatu da bideoa, EAE dagoelako Internetez mailegu gehien eskatzen dituztenen artean".

On-line diru-mailegua eskatzeko, Nortasun Agiri Elektronikoa erabiltzea da modu samurrena. Industria Ministerioak Weemba plataforma aukeratu du, berak azal dezan bideo bitartez NA elektronikoarekin zelan eska daitekeen mailegua, Avanza 2 planaren barruan. Bideoa euskaraz, espainolez, katalanez eta galegoz argitaratu dute.

 

 

Weemba España enpresako presidente Andres Belloren esanetan, iaz EAEko biztanleek eskatu zuten beste inongoek baino mailegu gehiago plataforma horren bidez: 125 milioi euro erregistratu zen mailegutan enpresa horretan, eta EAEri zegozkion horietatik 4.

Bideoa helbide honetan dago: http://www.youtube.com/watch?v=V1FmIoKrmUo

Internetez mailegua eskatzeko, NA elektronikoaz gain, ohiko ziurtagiri digitalarekin erregistratu daiteke norbera: FNMT agiria, merkataritza-ganberen agiriak eta, Katalunian, idCat agiria.

Gehiena, hipotekarako

Iaz EAEko biztanleek Weembaren bidez eskatu zituzten 4 milioiak honela banatzen dira: etxeko kontsumo beharretarako zen %30; hipotekak, berfinantzazioa eta zorrak bateratzeko, %52; eta enpresa txiki eta ertainendako eta enpresa berrietarako, %18.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak