Etxebizitzaren behatokiaren webgunea berritu egin dute, datuak eskuratzen laguntzeko

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 16a

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak bere webgunea berritu du. Etxebizitza Sailburuordetzaren estatistika ofizial guztia biltzen du web berriak, baita haren inguruan sortutako azterlan eta txosten guztiak ere.

Euskadin etxebizitzaren alorreko ezagutza, komunikazioa eta herritarren parte hartzea areagotu nahi du Etxebizitzaren Euskal Behatokiak, webgune berrituarekin.

Informazio ofizial guztiaz gain, analisi partekatua egiteko gunea da, berri garrantzitsuenak, gaurkotasuneko egoerak eta abar biltzeko. Datuak eskuratzen laguntzeko, diseinu erraza egin nahi izan du Etxebizitza Sailak, "herritarren, etxebizitza sektorearen eta herri-administrazioaren interesetan oinarri hartuta", diote arduradunek.

Web berriak aukera ematen du eguneratzeak automatikoki jasotzeko, RSS bidez harpidetuta edota EEBren hiruhileko berripapera jasoz. Horrez gain, optimizatu egin da edukien sailkapena eta bilaketa, eta datuak bistaratzeko modu berriak gehitu egin dira.

Etxebizitza eta Garraio Sailaren webgunea, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak