Aho batez aukeratu du EAJ alderdiak Iñigo Urkullu EBBko presidente

Maider Arregi 2012ko urt. 15a, 16:23

Ezustekorik gabe, EAJk VI. Batzar Nagusian alderdiaren zuzendaritzako zortzikoa hautatu zuen etzo eta, espero moduan, Iñigo Urkullu EBBko presidente aukeratu dute gaur, domeka. Bigarren agintaldia izango du. "Aurkeztutako hautagaia bakarra zen; aho batez izan da aukeratua; alderdi guztia bat  dago Urkullurekin", kontatu digu Aintzane Oiarbide EAJko kideak.

Eszenatoki politiko berrian, Urkulluk eramango duela alderdiaren makila azaldu digu, baina, alderdia ez dela pertsona bakar bat, ez dela alderdi presidentzialista azpimarratu gura izan du Oiarbidek: "Gure alderdiak datorren lau urtetarako ibilbidea egiterakoan jende askoren aportazioa jaso dugu, ez da pertsona bera garrantzitsuena, adostutako ibilbide hori baizik".

Urkulluren hurbilekoek osatu dute zuzendaritza talde berria: bost bizkaitarrek, bi arabarrek eta gipuzkoar batek. "Euskal Herri osoko ordezkariak daude EBBn", dio Oiarbidek.

EAJk azken urteotan bi gipuzkoar izan ditu EBBn; orain, bakarra izango du: Aitor Olaizola.

Hemendi aurrera, lurraldeetako exekutibak berritzeko prozesua irekiko da. Ikusteko dago Egibar aurkeztuko den GBBko buru izateko. Oraindik ez du ziurtatu aurkeztuko den edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak