Gasolioaren prezioak 2008ko uztailean zuen aurreko errekorra: batez besteko prezioa litroko 1,329 eurokoa zen.
Adituen iritziz, prezioa handitzen joan da euroak gero eta balio txikiagoa duelako, eta petrolio kupela 2008ko uztaileko salneurriaren inguruan dago arrazoi horregatik. Iazko apiriletik, euroak bere balioaren %14 galdu du, eta brent kupelak 90 euroko salneurriarekin hasi zuen hilabetea. Bestalde, litekeena da Irani enbargoa ezartzea, eta horrek ere tentsioa areagotzen du salneurrien inguruan.
Horrenbestez, 50 litroko depositoa gasolinaz betetzea 67,9 euro inguru kostatzen da, orain hiru aste baino 3 euro gehiago; eta gasolioz betetzea, 66,8 euro inguru, orain hiru aste baino 2 euro gehiago.
- Begiratu hemen edozein gasolindegiko salneurriak.