Banku-produktu "toxikoen" gaineko plataforma eta webguneak ireki ditu ADICAEk

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 17a

Lehentasunezko partaidetzek kaltetutako aurreztaileak batezko plataforma sortu du ADICAE banketxe, kutxa eta aseguruen erabiltzaileen elkarteak. "Azken asteotan, aurrezpen-produktu toxikoen –lehentasunezko partaidetzak, hipoteka-zedulak, bonoak, zor-agiriak…– gaineko milaka kontsulta jaso" izanagatik hartu du erabaki hori.

Interneten, Colectivos.adicae.net saila sortu du bere webgune nagusian, "informazio zehatza eta gaurkotua" emateko.

Gainera, aurreztaile txikiarekin zuzenean komunikatzeko bi webgune sortu berri ditu: Defiendetuahorro.com izeneko webgunea eta Ahorro digno y con derechos izeneko Facebook-eko taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak