EAEko eta Gipuzkoako kalifikazioa kolokan ipini du Moody's-ek

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 12a

Finantza-arriskuak neurtzen dituen Moody's enpresak gaur ohartarazi du Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundien kalifikazioa berrikusi egingo duela, beharbada jaisteko asmoz. Bizkaiko Garraio Kontsortzioa ere multzo horretan sartu du.

Espainiako balorazioa egiterakoan jakinarazi ditu Moody's-ek aurreikuspen horiek. Espainiako hainbat erkidegori seguruenik nota okertuko die Moody's-ek.

Agentzia horrek, prentsa ohar baten, zalantzan ipini du erkidegoak aurten defizita murrizteko gai izango direla, izan ere, 17.000 milioiko zorra berfinantzatu behar dute, eta banku-merkatua oraindik oso itxita dago.

Espainiako Gobernuak kalkulatu du estatuko erkidegoek Barne Produktu Gordinarekiko %2,7ko defizita izango dutela; aurretik, %1,3 iragartzen zuen.

Moody's agentziaren aurreikuspen arabera, estatuko Barne Produktu Gordina %0,5 eta %1 artean txikituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak