Vuelta Debagoienetik, aurten ere

Xabier Urtzelai 2012ko urtarrilaren 11

Espainiako Itzuliaren aurkezpena egin dute gaur, eta aditzera eman dute 2012ko lasterketak izango duen egutegia. Iaz Euskal Herritik pasa eta probak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ez dute zalantzarik izan. Iruñean hasiko da lasterketa, abuztuaren 18an, 16 kilometroko erlojupekoaz. Eta, hirugarren etapan –abuztuak 20– Debagoienetik pasako dira; etapa Oionen hasiko dute, eta Arrateko santutegian amaitu.  

Hemezortzi kilometro eskas egingo ditu Espainiako Itzuliak Debagoieneko errepideetatik. Abuztuaren 20an Gasteizko mendateetatik etorriko dira ziklistak, eta Arlaban aldetik sartuko dira bailarara. Kuriosoa da, webgunean, Arlabango mendatea zehaztu barik Leintz Gatzaga jaitsiko dutela adierazten dutelako, baina zalantzan utziko dugu hori, argitu arte –ez delako oso ohikoa–. Eskoriatzara iritsita, txirrindulariek Arrasaterako bidea hartuko dute, handik Kanpantzar igotzeko. Eta, handik Elorriora jaitsiko dira, Areitio igo eta azken mendateari aurre egiteko: Arrate.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak