Mankomunitatearen aurrekontuaren eta asmoen inguruko desadostasuna agertu dute hainbat alderdik

Julen Iriondo 2012ko urtarrilaren 11

Ingurumen sailak izandako igoeraren ondorioz, batez ere, asko hazi da Mankomunitatearen aurrekontua, %65 iazkoarekiko. EAJ ez dago ados aurrekontuaren halako gorakada eragin duten erabakiekin. Mankomunitateko Gobernu Juntan Bildu koalizioak du gehiengo ia erabatekoa, eta jeltzaleek ez dute ordezkaritzarik; diote faltan bota dutela aurrekontuen gaineko informazioa. PSEren jarrera argia da mankomunitateak hobesten duen hondakinen kudeaketa ereduaren kontra, eta horrek baldintzatzen du 2012ko aurrekontuaren gainean sozialistek duten iritzia. Oxel Erostarbe Elgetako alkateak esan du herritarrekin adostuko duela zaborren kudeaketa eredua. Leire Egaña Ingurumen saileko buruak arrazoitu ditu igoera eta erabakiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak