Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten seme-alabak zaintzeko prestazioa 2011ko urtarrilaren 1ean onartu zen, baina uztailaren 29ra arte ez zen indarrean sartu; Ministroen Batzordeak 1148/2011 errege-dekretuaren bidez zehaztu eta garatu zuen arte, alegia.
Asepeyok esan duenez, emandako prestazioetatik 40 erregimen orokorreko langileendako izan ziren, eta beste bostak, norbere kabuzko langileendako. Mota berri horretako prestazio gehien eman duten mutuen artean dago Asepeyo.