Milioi bat euro ipiniko ditu Hezkuntzak udal haurreskolendako

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 10a

Hezkuntza Sailak 1.077.816 eurorekin (denetara) lagunduko die Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzako udalei, 0 eta 3 urte arteko haurreskolen titular izateagatik, Europa Pressek batutako datuen arabera. Dirulaguntza hori 2011-2012 ikasturterako izango da. Guztira, EAEn 5,1 milioi euroko laguntzak emango ditu Hezkuntzak kontzeptu horretan.

Arrasateko Udalak 571.524 euro jasoko ditu Hezkuntza Sailetik; Aretxabaletakoak, 300.579, eta Eskoriatzakoak, 205.713. Gipuzkoako beste herri onuradunak Andoain (216.893 euro), Donostia (180.512), Irun (243.662), Oiartzun (508.766), Ordizia (345.888), Pasaia (115.904) eta Usurbil (340.022) dira. Araban, Gasteizko (1,5 milioi euro) eta Gaubeako (37.912) haurreskolek jasoko dute dirulaguntza; eta Bizkaian, Barakaldokoak (301.493 ) eta Portugaletekoak (237.282).

Hiru zatitan ordainduko dira dirulaguntzak. Lehenengoa lehenengo urteari dagokiona izango da: 2011ko irailetik 2011ko abendu arteko epeari dagokiona, alegia. Bigarren epean, bigarren urteko erdia ordainduko zaie, apirilean; eta beste erdia, udal bakoitzak 2011-2012 ikasturteko diru-sarrerak eta gastuak justifikatzen dituenean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak