Poltsikoko telefono zaharrak emateko dei egiten dute

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 10a

Norberak baztertu duen poltsikoko telefonoa eman dezan dei egiten dute Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Entreculturas Fundazioak eta Gurutze Gorriak. Horretarako hainbat leku daude; Debagoienean, zortzi. Telefonoen truke dirua ateratzen dute eta proiektu humanitarioetarako, ingurumenerako eta hezkuntzarako bideratzen dute.

Kanpaina hori aurrera eramaten dute 2004a ezkero, eta CMR enpresaren laguntza dute. CMR aditua da poltsikoko telefonoen zatiak birziklatzen edo beste gauza batzuetarako erabiltzen. Enpresa hori arduratzen da jasotako telefonoak batzeaz, zatitzeaz eta sailkatzeaz.

Norbere telefono zaharra emateko bi modu daude: bat, horretarako egokitutako kutxetan uztea, eta bestea, antolatzaileek ordaindutako posta bidalketaz. Egokitutako lekuak zeintzuk diren jakiteko, eta ordaindutako postaren agiria inprimatzeko, www.donatumovil.org webgunera jo behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak