Volkswagen, Ford eta Renault hornituko ditu Fagor Arrasatek

Leire Kortabarria 2012ko urtarrilaren 10a

Volkswagen, Ford Motors eta Renault automobil-ekoizle handiek hainbat prentsa eta ebakitze-lerro eskatu diote Fagor Arrasateri. Jarduera hori kooperatibaren erantzukizun sozial proiektuaren barruan dago.

Abenduko TU Lankide aldizkariak ematen ditu eskaera horien gaineko xehetasunak. Hala, Volkswagen enpresa alemanarendako ebakitze-servoprentsa Kassel-en duen lantegian instalatuko dute. Trokela azkar aldatzeko bi mahai mugikor izango ditu prentsa horrek, eta asmoa da udarako makina martxan egotea. TU Lankide-k gogora ekartzen duenez, Fagor Arrasate da, gaur egun, ebakitzeko servoprentsetan munduko liderretako bat.

AEBetako Ford Motors multinazionalak, bestalde, blanking line delako prentsa-lerroa diseinatu, ekoiztu eta hornitu dezan eskatu dio Fagor Arrasateri. Indian, Tamil Nadun Ford-ek duen lantegian ipiniko da lerro hori.

Azkenik, Renault automobil-enpresak zizaila apurtu-oszilatzaileko bi ebakitze-lerroz hornitzeko eskaera garrantzitsua egin dio Fagor Arrasateri. TU Lankide-k dioenaren arabera, horietako bat Europako herrialde baten ipiniko dute, eta bestea, Afrikako herrialde baten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak