Ze aldaketa ekarriko dizkio bezeroari Kutxabankek?
Aldaketa gutxi. Ikusiko dute euren etxetan jasotzen duten gutunetan ikurra eta izena aldatu egin dugula. Aurrerantzean Kutxabank izango gara, baina Kutxaren ikurra mantendu egingo dugu.
Bulegora doazenean aldaketarik nabarituko dute?
Ez. Bulegoak egun dauden tokietan egongo dira, eta langileak eta aholkulariak berberak izango dira. Hori horrela, ez dute arazorik izango.
Lehen egunetan nabaritu duzue ardurarik bezeroen artean?
Ez, ardurarik ez. Jakingura erakutsiko dute, interesa. Nik esango nieke lasai egoteko, egunerokotasunean ez dutela aldaketarik igarriko.
Zeintzuk dira orduan, Kutxako bezeroek izango dituzten onurak?
Txartelak erabiltzerako orduan eta transferentziak egiterako orduan ez dute komisiorik ordainduko. Orain arte, Kutxaren txartelarekin BBK-ko eta Vital Kutxako kutxazainetan diru ateraz gero, komisioa ordaindu behar zuten. Berdin, kontuen arteko transferentziak egiterakoan. Aurrerantzean ez da ezer ordaindu beharko. Txartelarekin erosoago ibili ahal izango dira.
Bulegoko langileek aldaketarik izango duzue?
Ez. Lehen esan dudan moduan gu leku berean gaude, eta orain arteko bezeroak ditugu. 2013an sistema informatiko bera erabiliko dugu hiru kutxek, eta orduan, akaso, aldaketaren bat igarriko dugu.