Orain arteko denboraldia nahiko gaizki joan zaie Debagoieneko komertzioei, batez ere, bi arrazoiengatik: krisiagatik eta egin duen eguraldi onagatik. Hala ere, dendariek itxaropena daukate orain arte saldu ez duten hori beherapenetan saltzeko.
90 euro
Kontsumitzaile Independenteen Batasunen Federazioak (FUCI) aurreikusten du beherapen hauetan pertsona bakoitzak 90 euro inguru gastatuko dituela, eta dagoeneko, batek baino gehiagok egin ditu erosketak beherapenak aprobetxatuta. Hala ere, badaude beste batzuk beherapenak izanda ere, beharrik ez badute behintzat, ezer erosten ez dutenak.
Dendariek esan digute beherapenen lehenengo egunak izaten direla indartsuenak eta gero pixkanaka-pixkanaka lasaituz joaten direla erosleak. Hala ere, itxaropena daukate orain arte saldu ez dutena, beherapenetan saltzeko.