Foru Ogasunaren webgunetik jaits daitezke zerga egutegia, liburuxka formatuan, eta posterra.
Bertan jasotzen da aurtengo zerga eta zor guztiak ordaintzeko mugaeguna zein den, beroiek ordaintzeko ze inprimaki behar diren eta horiek non erosi, eta beste informazio praktiko batzuk.
Besteak beste, aurtengo PFEZ (Pertsona Fisikoen Errenta Aitorpena) ordaintzeko epea ekainaren 25ean bukatuko dela aurreratzen da.
Horrekin guztiarekin batera, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentuko bulegoak non dauden eta beste jakingarri batzuk zehazten dira.