Mondragon Unibertsitateak ate irekien hogei bat jardunaldi antolatu ditu, bere sei kanpusetan urtarriletik ekainera bitartean. Unibertsitate aurreko jardunaldi bakoitzak bi ordu inguru iraungo du eta, horietan, fakultate bakoitzak bere eskaintza akademikoa eta titulazioak zehatz-mehatz aurkeztuko ditu.
Goi Eskola Politeknikoak –Arrasateko eta Goierriko campusetan–, Enpresa Zientzien Fakultateak –Oñatiko eta Bidasoako campusetan–, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak –Eskoriatzan– eta Gastronomia Zientzien Fakultateak –Donostian– osatzen dute Mondragon Unibertsitatearen eskaintza akademikoa.
Ate irekien jardunaldiak Mondragon Unibertsitatea bertatik bertara ezagutu nahi duten etorkizuneko unibertsitarioei zein guraso, irakasle eta bideratzaileei zuzenduta daude. Izan ere, jardunaldiotan, fakultate bakoitzak bere zentroetan eskainitako titulazioak zehatz-mehatz ezagutarazi eta bisitariek izan ditzaketen zalantzak argituko ditu. Unibertsitate aurreko orientazio-jardunaldiak osatzeko, Mondragon Unibertsitateak bere hezkuntza-eredua aurkeztuko du Euskal Autonomia Erkidego osoko ehun ikastetxetan baino gehiagotan.
Helburuak
Jardunaldi horien bidez zenbait helburu bete nahi dira. Alde batetik, Mondragon Unibertsitateko fakultateetako titulazioen koordinatzaileekin eta irakasleekin solasean aritu eta zalantzak argitzeko aukera ezin hobea dira. Bestetik, jardunaldietara etorri eta aktiboki parte hartzea erabakitzen dutenek bertatik bertara ezagutu ahalko dituzte fakultate bakoitzeko instalazioak eta laborategi edo lantegiak eta, aldi berean, Unibertsitatea gaur egun garatzen ari den proiektu batzuk gertutik ikusiko dituzte.
Jardunaldien egutegia:
Goi Eskola Politeknikoa
Arrasateko kanpusa
- Otsailaren 4an, 10:30ean. Areto Nagusian.
- Martxoaren 15ean, 17:30ean. Areto Nagusian.
- Maiatzaren 12an, 10:30ean. Areto Nagusian.
- Ekainaren 9an, 10:30ean. Biteri Ikasle-egoitza Nagusian.
Goierriko kanpusa (Ordizia)
- Urtarrilaren 26an, 17:30ean. Areto Nagusian.
- Martxoaren 24an, 10:30ean. Areto Nagusian.
Enpresa Zientzien Fakultatea
Oñatiko kanpusa
- Otsailaren 18an, 11:00etan. Areto Nagusian.
- Martxoaren 24an, 11:00etan. Areto Nagusian.
- Apirilaren 21an, 11:00etan. Areto Nagusian.
Bidasoako Kanpusa (Irun)
- Otsailaren 23an, 18:00etan. Areto Nagusian.
- Martxoaren 31n, 11:00etan. Areto Nagusian
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Eskoriatzako kanpusa
- Otsailaren 2an, 18:00etan. Areto Nagusian.
- Martxoaren 1ean, 18:00etan. Areto Nagusian.
- Apirilaren 19an, 18:00etan. Areto Nagusian.
- Maiatzaren 26an, 11:00etan. Areto Nagusian.
Gastronomia Zientzien Fakultatea
Donostiako kanpusa
- Otsailaren 16an, 18:00etan. Entzunaretoan.
- Martxoaren 17an, 10:30ean. Entzunaretoan.
- Maiatzaren 26an, 10:30ean. Entzunaretoan.
Jardunaldi horien inguruko argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen web orrira jo daiteke: www.mondragon.edu/prest edo telefono honetara deitu: 902 110 436.