Blues eta pop doinuak Eskoriatzan eta Elgetan

Txomin Madina Milikua 2012ko urtarrilaren 8a

Bide Ertzean taldeak Elgetako Espaloian jo du gaur iluntzean eta Belcebluesek aldiz, Eskoriatzako Inkernun atzo.

Ehun ikusle inguru bildu dira gaur iluntzean  Elgetako Espaloian Bide Ertzean taldearen kontzertua ikusteko. Ordu eta erdi inguru iraun duen emanaldian zehar, Don Inorrez euren azken lana aurkeztu dute, baita Gerrako ipuinak CD-ko Adarretan abestia jo ere.

Bluesa Eskoriatzan

Belceblues hirukoteak bestalde, Diabulus in musika, taldearen bigarren lana aurkeztu zuen atzo Eskoriatzako Inkernu tabernan. Kontzertua hotz samar hasi zen, baina azkenean taberna betetzea lortu zuten bergararrek. Euren abestiak izan ziren nagusi, baina Jimi Hendrix bezalako klasiko handien bertsioak ere jo zituzten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak