Bostetan izan da hitzordua Arrasateko plazan, eta han egon dira puntual-puntual Bonberenea txarangako neska-mutilak euren musikaren haur zein nagusiak dantzan jartzen. Behin giroa berotuta zegoenean agertu da Porrotx, eta ondoren, denak batera Arrasateko Gaztetxera abiatu dira. Han eskaini dute ikuskizuna Porrotxek eta Patakon piratak, beti ere musikaz lagunduta eta handi zein txikiei barre algarak eraginez.