Bagara egitasmoak Herrigintza Gaztea jarri du abian, bigarren aldiz. Bailara osoko gazteei zuzendutako ekimena da eta herrigintzan jantzi eta eragitea du helburu. Datorren eguaztenean hasiko dituzte saioak, urtarrilaren 11n. Interesatuek gazteak@bagara.net helbidera idatzi edo 943 79 68 48ra deitu behar dute. Gazteei interesatzen zaien gaien inguruan jarduten dute, Bagara egitasmoaren ildoen inguruan: izan daiteke euskalduntasuna, autoeraketa, iraunkortasuna eta elkartasuna. Saioak bi astean behin izaten dira, eguaztenetan, hiru orduz gehienez. Iazko saioen informazioa blogean dago ikusgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.