Infantil kategoriako 16 talde batu ditu torneoak, gehienak Gipuzkoakoak eta, tartean, Debagoienekoak: Leintz, Bergara, Aretxabaleta, Oñati eta Arrasate.
Herri bertako taldea bikain aritu da aurten, gainera, eta Azpeitiko Lagun Onak-en kontra neurtu ditu indarrak, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduan; 3-2 emaitzarekin amaitu da neurketa etxekoen alde eta, beraz, hirugarren sailkatu da talde zuri-morea. Finalean, berriz, Reala eta Donostiako Antiguoko izan dira nor baino nor, eta Antiguokorentzat izan da garaipena: 1-0 hartu du mendean Reala.
Antolatzaileak pozik azaldu dira parte-hartzearekin eta jokalari gaztetxoek erakutsitako joko maila onarekin.