- Arrasaten, Iturbide egoitzara bisita egingo dute 17:30ean. Ondoren, 19:00etan hasiko dute kabalgata Garibaitik. 20:00etan plazara helduko dira eta ekitaldia izango da han.
- Bergaran, Bizarzurik umeen gutunak jasoko ditu udaletxean, 17:00etan. Arkupeetan, San Joxepe elkarteko kideek prestatutako txokolatea banatuko dute herritarren artean. Ondoren, 19:00etan, Errege Kabalgata hasiko da. Aurretik, Mizpirualde zaharren egoitzara egingo dute bisita.
- Oñatin, San Martin egoitzara bisita egingo dute. Ondoren, 18:00etan, Errege kabalgata hasiko da Martiñolaren eskutik. Plazatik aterako da, Parrokia ondotik. Oñatiko Udal Musika Bandak ere hartuko du parte.
- Aretxabaletan, 18:30ean aterako da Bizarzuri eta Errege kabalgata, Araba ibilbidetik Herriko Plazara joango dira, herriko Guraso Elkartearen eta Leizarra musika eskolakoen laguntzarekin.
- Eskoriatzan, 17:30ean ailegatuko dira Errege Magoak eta kabalgata egingo dute. Antortxa-eramaileak 16:30ean batuko dira frontoian.