Errege Magoak heldu dira. Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Ekialdetik, betiko moduan. Umeen gozamenerako. Eta ilusioa, bizi-poza, alaitasuna…, karameluak eta erregaluak ekarri dituzte Debagoieneko herrietara. Txikienendako, batik bat. Zaharren egoitzatan izan dira (Arrasateko Iturbiden, Bergarako Mizpirualden eta Oñatiko San Martinen) eta kabalgatak egin dituzte, ondoren, kaleetan barrena. Argazkiak batu ditugu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.