Debagoieneko kirol txartela erabili ahal izango da aurten Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko udal kirol instalazioetan

Usoa Agirre 2012ko urtarrilaren 5a

Abenduaren 27an, Debagoieneko Mankomunitatean izandako bileran, ibarreko udal ordezkariek erabaki zuten jarraipena ematea Debagoieneko kirol txarlelari (hemendik aurrera DKT). Bi txartel mota egongo dira: plusa eta premiun.

1. Arrasate, Bergara, Eskoriatza eta Oñatiko Udal kirol instalazioetan sartu ahal izango dira DKTko jabeak.

2. Txartela urte osorako izango da, urtarriletik abendura.

3. Bi txartel mota izango dira

  • PLUSA: instalazio guztietan eremu lehorra + ur eremua.
  • PREMIUN: PLUSA + bainuetxeak.

4. Adin tarteak: DKT bateratzeko bidean, adin tarte batzuk adostu dira. Honetaz gain, ez da deskonturik egingo, ez ikasle, ez langabetu edo/eta pentsiodunei.

Banakakoak, adin tarteak:

  • Umea: 0-2
  • Haurra: 3-17
  • Heldua: +18

Familia: unitate familiarra (18 urte gorako seme-alabak ez dira familian sartuko).

5. Prezioak:


Plusa Premiun
Haurra 3-17
119,25
----
Heldua +18
202,7
244,16
Familia
370 (2 heldu)
440

6. Herri ezberdinetako abonatuaren estatusa emango du DKTk.

7. DKT tramitatzeko lekua: arrasatearrek, bergararrek eskoriatzarrek eta oñatiarrek, bakoitzak bere herrian.
Antzuolarrek eta elgetarrek, Bergaran atera beharko dute eta Gatzagakoek Eskoriatzan.

8. Aretxabaletako Udalak, kiroldegi berria martxan jarri baino lehen, erabakiko du, DKTn sartu ala ez.

9. 2011ko DKT jabeak, urtarrilaren 15a bitartean, sartu ahal izango dira aurtengo txartelarekin.

10. DKT atera nahi dutenek, dagokion kiroldegietan tramitatu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak