Sasoi baten Peña Zubi izeneko txapelketari txanda hartu eta azken hiru urteotan antolatu dute Bixente Etxeandia Gabonetako futbol txapelketa. Abenduko azken astean jokatu zituzten partiduak, adinaren arabera banatuta, eta orduan sailkatutako taldeek final erdiak eta finalak jokatu atzo.
Hona emaitzak:
2003. urtekoak:
- Txapelduna: Aloña C
- Azpitxapelduna: Aloña B
- Jokalari onena: Ekain Gorroñon (Oñati)
2002. urtekoak:
- Txapelduna: Bergara
- Azpitxapelduna: Mondra
- Jokalari onena: Beñat Elkorobarrutia (Aretxabaleta)
2001. urtekoak:
- Txapelduna: Aloña C
- Azpitxapelduna: Aloña A
- Jokalari onena: Joseba Kalboetxeaga (Oñati)
Eskua proiektuko sariak
Sari horiez gain Aretxabaleta Kirol Elkarteak abian jarritako Eskua proiektuak emandakoak egon dira aurten lehenengoz. Futbol jokalari izan gura duten gaztetxoen artean errespetuak duen garrantzia azpimarratu gura izan dute antolatzaileek sari horrekin.Eta sarituak izan ziren:
- Bergara (2003 urtekoak)
- Mondra (2002 urtekoak)
- Aretxabaletako A eta C taldeak (2001 urtekoak)