Edozein kasutan, 2011 urtea hasi genuena baino hobeto bukatu dugu: urteko azken hilean lehenengoan baino 47 pertsona gutxiago zeuden lan barik. Bailarako 2011ko datuak 2010ekoekin alderatzen baditugu, berriz, azken itxiera okerragoa izan dela ikus dezakegu: lehen esan moduan, 3.046 langaberekin itxi genuelako 2011 urtea eta 2010ekoak baino 120 gehiago direlako horiek.
Herriz herri
Azarotik abendura arteko bilakaerari begiratuta, bailarako herri denetan igo da langabe kopurua, Aretxabaletan izan ezik: kopurua bere horretan mantendu da, kasu horretan.
2011ko abenduko datuak, herriz herri:
- Antzuola: 85 (9,34)
- Aretxabaleta: 280 (8,68)
- Arrasate: 1.316 (11,37)
- Bergara: 757 (10,55)
- Elgeta: 43 (8,74)
- Eskoriatza: 219 (10,53)
- Leintz Gatzaga: 8 (6,02)
- Oñati: 338 (6,25)
- Debagoiena: 3.046 (9,83)
Hego Euskal Herrian, gora
Hego Euskal Herrian gora egiten jarraitzen du langabeziak, abuztuaz geroztik ez du etenik eta jada 192.340 dira lanik gabe dauden gizon-emakumeak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan.