Krisia da jaitsieraren arrazoi nagusia, baina, horrekin lotuta, auto berria erostearren Zapateroren gobernuak eman zituen diru-laguntzak 2010ean kendu izana eta BEZa %18ra igo izana ere bai.
Iazkoa oso urte txarra izan da, hortaz, autoen salmentari dagokionean, baina azkeneko hilabeteotan zertxobait moteldu egin da salmenta jaitsiera.
Bereziki, Araban izan da jaitsiera nabarmenagoa (%38,3); eta, Gipuzkoan, ostera, txikiagoa (%17,9). Nafarroan, %32,2koa izan da beherakada eta Bizkaian, %24,4koa.
Autoen salmenta berpizteko, Patronalak eskatu dio Espainiako gobernuari abian jar dezatela auto zaharra bota eta berria erosteko pizgarriak, hau da, laguntza bereziak indarrean jar ditzala, kontsumoa areagotzeko neurri gisa.