AEDk 25. Arrasate literatura lehiaketa martxan jarri du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urtarrilaren 2a

Lehiaketan Leintz bailaran bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake, banaka zein taldeka, DBH4 mailara arte. Batxilergokoen mailan eta 1995ean baino lehen jaiotakoen mailan Debagoiena osora zabaltzen da parte-hartzea. Hiru sail daude: ipuina, poesia eta bertso-papera. Euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabeak aurkez daitezke. Lanak aurkezteko azken eguna martxoaren 30a da.

Gaia librea izango da

Gaia librea da sail guztietan. Lan guztiak lelo batez sinatuko dira eta ondorengo bi modutan aurkez daitezke:

  • Posta elektronikoz bidalita. Bi dokumentu bidali beharko dira helbide honetara: aed@aedelkartea.com. Dokumentu batean, lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, egilearen izenik gabe. Bestean, ostera, idazlanak daraman leloa, egilearen izen- abizenak, helbidea eta telefono zenbakia azalduko dira.

 

  • Paperean inprimaturik bidalita. Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hiruak. Horrekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa adieraziz. Lanak AED elkartearen egoitzara bidali edo eraman behar dira: AED elkartea. Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate.

 

Finalistak nortzuk diren maiatzaren 4an esango dute

Finalisten zerrenda maiatzaren 4an kaleratuko du epaimahaiak AED elkartearen web gunean –www.aedelkartea.com– eta Goienako hedabideetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak