Palestinari buruz jardungo du Ane Irazabal arrasatearrak Arkupen

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 2a

Israelgo eta Palestinako gizarteen eta gatazkaren perspektiba izenburuaz berbaldia eskainiko du eguaztenean, hilak 4, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean Ane Irazabalek. 18:30ean hasiko da. Harekin batera, Alberto Pradilla iruindarra izango da.

Hitzaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Ane Irazabalek euskaraz egingo du; Alberto Pradillak, berriz, gaztelaniaz. Biek ere Israelgo eta Palestinako gatazkaren gainean jardungo dute.

  • Ane Irazabal. (Arrasate, 1984). Historian eta Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna. 2010etik Palestinan dihardu freelance kazetari. Besteak beste, Berria, Argia eta EiTBrako egiten du lan. Palestinako gizartearen eta gatazkaren ikuspegia aztertuko du.

  • Alberto Pradilla. (Iruñea, 1983). Kazetaria eta idazlea. Israelen gaineko El judio errado liburuaren egilea da. Egun, Gara egunkariko kazetaria da Madrilen, eta nazioarteko hainbat gatazken jarraipena ere egiten badihardu. Israelgo gizartearen eta gatazkaren ikuspegia aztertuko du gaztelaniaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak