Paule Sanchez Eguren bergararra, urteko lehen jaioberria

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urtarrilaren 2a

Paule Sanchez Eguren bergararra da 2012an Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako lehena. Urtarrilaren 1ean jaio zen, Debagoieneko eskualde Ospitalean, Mondragoen.

Neskatila bergararra izan da urte berrian mundura etortzen lehen debagoiendarra eta baita  EAEko aurrenekoa ere. Urte zahar gaueko kanpaiak jo eta gutxira, 00:25ean, jaio zen, hiru kilo eta 300 gramorekin.

Oscar Sanchez eta Eneritz Eguren aita-amek ez zuten uste 2011-2012 mugan ibiliko zirenik, abenduaren 21erako espero zutelako berez, baina urte berrian noiz sartuko zain egon da, antza, Paule txikia; baina behin 2012an sartuta, hori bai, inor baino azkarrago ibili da Bergarakoa.


Bikotearen lehen haurra da eta osasuntsu dago; eta gurasoak ofizio berria ikasten ari dira, pozik.

Azkena, oñatiarra

2011n jaiotako azken debagoiendarra, berriz, oñatiarra da: Jon Odriozola Zubia. Abenduaren 29an jaio zen eta etxerako bidea hartu du gaur goizean Fernando eta Mireia aita-amekin. 4,780 kilorekin, mutiko bikaina da Jon eta etxean izango da honezkero 6 eta 3 urteko Ane eta Leire arreben gozamenerako. Hemen, azpiko argazkian, Jon, aitaren besoetan.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak