Baserri inguruetan sortzen den plastikoa batzeko egutegia zehaztu dute

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 2a

Gertu dago baserri inguruetan sortzen den plastikoa batzeko egutegia. Hilean behin batuko da plastikoa. Honako plastiko mota hau, hain justu ere: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza; belar boletan erabiltzen den plastiko beltza; negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, eta negutegiko plastiko zuria.

Honakoa da egutegia:

  • Urtarrilak 24        
  • Otsailak 28
  • Martxoak 27
  • Maiatzak 22
  • Uztailak 24
  • Irailak 25
  • Azaroak 27
  • Abenduak 18

Bilketa lekuak

Eskoriatza        

  • Zarimutzeko bidekurutzean.        

Aretxabaleta                 

  • Lausita, Izurieta bidekurutzetik 100 metrora.
  • Bañuetxe, Mendiolako bide parean.        
  • Oroko bidekurutzean.                 

Antzuola                 

  • Supide azpikaldeko aparkalekuan.

Oñati

  • Zanartu, Zuazola inguruan.        
  • Murgialdai, Asentsio ermitan.
  • Olabarrieta, autobus geltokian.
  • Eteo, atzekaldean.

Bergara

  • Ugarrixa, granja parean.
  • Buinondo, trenbide ondoan.
  • San Juan auzoko eliza aurreko Plazan.

Bestalde, noiz behinka, (aurrez derrigorrez telefonoz deitu, bestela ez da pasatzen):

  • Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoan.
  • Leintz Gatzaga: Dorletako bidekurutzean.
  • Bergara: Elosu, Santutxun.
  • Elgeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak