Bagararen Herrigintza Gaztea martxan izango da berriro ere urtarriletik aurrera

Arritxu Barruso 2011ko abenduaren 30a

2012ko Herrigintza Gaztea ekimenean izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Bi asteazkenean behin saio interesgarriak egingo dituzte gazteekin lotutako denetariko gaiak lantzeko: gazteen problematikak zein aukerak, Euskal Herrian dauden alternatiba interesgarriak, euskara eta euskalgintza mende berri honetan, parte-hartze esperientzia eta tresnak, autogestioa... Horrez gain, urtean pare bat asteburuko txango interesgarriak ere egingo dituzte

Herrigintza Gaztea ekimenaren gaineko informazio gehiago aurkituko duzue bagaraherrigintzagaztea.wordpress.com

 webgunean. Bertan jasoko duzue pasa den urtean egindako lanaren berri.

Izena emateko idatzi gazteak@bagara.net helbidera edo deitu 943 79 68 48 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak