Jaurlaritzak sustatutako egitasmora batu direnek giza eskubideak urratzearen aurkako eta bizikidetza indartzearen aldeko konpromisoa hartu dute, eta hezkuntzan gisa horretako balioak indartzearen alde egingo dutela adierazi dute.
Eusko Jaurlaritzak pasa den urtean aurkeztutako Bizikidetza Demokratikorako eta Indarkeriaren Deslegitimaziorako Planak baino bebes gehiago izan du orain proposamenak: Bizikidetzarako Hezkuntzaren Aldeko Konpromisoa du izenburu. Dena dela, Hezkuntzako gehiengo sindikalak –LAB, ELA eta EILAS– ez du egitasmoarekin bat egin.