MONDRAGONek EAEko enplegu osoaren %3,4a eta industri enpleguaren %8,3a sortu zuen iaz

Maider Arregi 2011ko abenduaren 28a

2010ean MONDRAGON Korporazioak bere kooperatiba eta elkarte partaidetuetan batez beste enplegatu zituen 83.859 lanpostuetatik, 31.794 lanpostuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu dute jarduera; eta 4.018k Nafarroan. EAE osoko 2010eko ekonomiari buruz Eustatek argitaratutako datuak erreferentziatzat hartuta, Korporazioko 31.794 langileak erkidegoko enplegu osoaren %3,4a izan dira. Nafarroan, berriz, Foru Erkidegoko enplegu osoaren %1,5a. Informazio gehiago www.tulankide.com.

Industri sektorea bakarrik hartuta, MONDRAGONen garrantzia areagotu egiten da, bere industri enpresek sektorean duten enpleguaren portzentajea %8,3a izan baitzen EAEn, eta %2,0a Nafarroan. Korporazioak Gipuzkoan dauka industri presentziarik handiena eta, bertan, portzentajea industri enpleguaren %14,7ra ere iritsi zen, hau da, Gipuzkoako fabriketako 7 langiletik batek MONDRAGONeko industri enpresetan lan egin zuen 2010ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak