Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal futbol selekzioak urteroko zita du gaur: Gabonetako partidua. Tunez izando du aurrean, San Mameseko harmailak goraino direla (20:45). Debagoienetik asko joango dira Bilbora euren selekzioa animatzera. Eta zelaian ere izando da debagoiendarrik: Barkero eta Gonzalez, jokalariak; Iker Egaña, prestatzaile lanetan, eta Imanol Etxeberria, atezainen entrenatzaile. Euskal selekzioak atzo egin zuen Lezaman partiduaren aurreko lan saioa. Hautatutako guztiak izan ziren, bat izan ezik: Xabi Alonso.
Autobusak antolatu dituzte gaurko partidurako eta Esait-ek Bilboko kaleetan euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko antolatu duen manifestaziorako.
Berdegunean, Mikel Gonzalez arrasatearra eta Jose Jabier Barkero aretxabaletarra. Eta huei laguntzen, Iker Egaña oñatiarra, prestatzaile fisiko lanetan, eta Imanol Etxeberria bergararra, Riesgo eta Iraizotz atezainak prestatzen.