Arrasate eguaztenean epaitua, zeinek eta Bergarak!

Jon Berezibar 2011ko abenduaren 26a

Pleno berezia barikuan egin zuten Arrasateko udaletxean, Bergaratik salaketa jaso eta akusazioei erantzun beharko die Arrasatek hilaren 28an, Amaia antzokian, Debagoieneko lehen Toberan: Arrasate epaituko duten antzerki satirikoan. "Bailararen gehiegizko mondragonismoa", San Prudentzio norena den ala Arrasateko "punky patrika beteekin" zer egin aztertuko dute epaiketan eta Arrasate absolbitu ala zigortu. Eta oñatiarrek, zer daukate esateko? Sarrerak dagoeneko salgai daude. Epaiketa eta gero, bailarako abesti zaharrak dioenarekin zer gertatuko da?: Oñate por el chocolate, Mondragón por industrial y el partido más idiota... Bergara, partido judicial.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak