Atzoko egunez, haizeak 40 eta 50 km/h-ko abiadura gainditu zuen eta sentsazio termikoa 40 gradu azpikoa izan zen. Hala, hiru alpinistek asko aurreratzea lortu zuten. Baina haizete gogorraren ondorioz, gelditu ere egin behar izan ziren Naturgas/BBK Transantartika 2011 espedizioko kideak; eguerdian denda ere muntatu zuten. 30 minutuz atseden hartu eta gero berriro ekin zien bideari.
Gaurko eta biharko ere haizea dute iragarrita eta Hego Polora iristeko gelditzen zaizkien 210 kilometroak burutzeko aprobetxatuko dute. Dagoeneko 2.002 kilometro egin dituzten, baina beste 1.400 gelditzen zaizkie egiteko, euren ibilbidea Weddell itsasoko latitudeetan amaitzeko.