Saio berezia gaur 'Magazinea'-n

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abenduaren 23a

Arritxu Barrusok eta Julen Iriondok aurkeztuta grabatu dute gaur gaueko Goiena Magazinea. Berezia, gainera, Gabonen bezperakoa. Okasiorako elegante-elegante jantzita, brindisa ere egin dute kabarekin. Eta gonbidatu bereziak izan dituzte…, Olentzero bera ere bai.

Pello Zabala, esaterako, platoan izan da eta ez Arantzazutik, ohikoa duen moduan. Eta eguraldi iragarpenaz gain, Gabonen gainean ere jardun du.

Bestalde, musika ere izan dute, zuzenean, Goiena telebistako platoan bertan. Arrasateko saxo laukote bat: The Bird Saxo Quartet.

Eta Oñatiko German Aginagalderen jaiotza ikusgarriaz ere jardun dute. Euskal Herriko baserriak oinarri hartuta, egin ohi duen jaiotza.

Olentzeroren bisita izan dute…

Hori guztia eta gehiago, gaur, iluntzean, 19:45ean hasita, Goiena telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak