Martin Garitano ahaldun nagusiak esan du "pozik eta harro" dagoela "desberdinen artean ados jartzea" lortu dutelako. Gainera, bere iritziz, aurrekontuak "aberastu" egin dira EAJk eta Aralarrek ekarritakoarekin.
Bere hitzetan, aurrekontuak bat doaz Bilduren filosofiarekin: "sektore publikoa indartzea eta gehiago ez zorpetzea, eta ongizatea bermatzea". Gaineratu du "sektore publiko indartsua" izango dela "krisitik irteteko tresna".