Argindarraren sektoreko tarifekin "defizit arazo larria" dagoela esan du Soriak, eta gaineratu du sektorearekin batera aurre egiteko asmoa duela, arazo hori ez dadin kontsumitzaileongana pasatu.
RNE-k urte hasieran argindarraren prezioa handituko duen galdetuta eta Europa Press-ek batu duen arabera, Soriak hauxe esan du: "Ez, espero dezagun ezetz; nik, behintzat, ez dut horrelakorik planteatu".