Hirugarren saria, 2.184 zenbakia, Barakaldon eta Azpeitian erori da; laugarren saria, 12.249, Bilbon saldu da osorik eta 36 milioi euro utzi ditu; eta bosgarren saria irabazi dute Bilbo, Muskiz, Sestao, Portugalete, Leioa, Errenteria, Iruñea eta Zallako administrazioek saldutako 3.643, 8.128, 33.003, 34.001, 57.038 eta 62.718 zenbakiek.
Guztira, Bizkaiak 40 milioi euro inguru jaso ditu; Gipuzkoak, 578.000; eta Iruñeak 8 milioi euro banatu ditu.
Sari nagusirik ez bailaran
Sari nagusirik ez da egokitu Debagoienean, baina txikiak bai: Arrasateko Erdiko Kaleko Alegria loteria administrazioan esan digute, adibidez, bigarren saria moduan 04-an bukatzen diren asko saldu dituztela, eta Zigarrolako erretiratu elkarteak baduela ohitura bukaera hori duten dezimoak hartzeko. Eta hori bakarrik ez, sari potoloa eraman duen zenbakia bezala 68an amaitzen direnak ere saldu omen dituzte eurenean.
Hona hemen, sari nagusiak:
1. saria: 58.268
2. saria: 53.404
3. saria: 02.184
4. sariak: 66.832 eta 12.249
5. sariak: 03.643, 08.128, 33.003, 92.202, 22.418, 62.718, 57.038 eta 34.001