Onuradunak bere espedienteko aldaketaren batez informatu nahi badu, telefono zenbaki hauek erabili behar ditu: 901 222 901 edo 945 160 600. Dagoeneko 3.200 onuradunek dute hitzordua.
Segurtasun eza
DBEri dagokion legea aldatu zenetik, "espero bezala" joan da jendea Lanbideko bulegoetara, erakundeak dioenez. Sareko 39 bulegoetako baten, Txagorritxun, ohi baino jende gehiago joan da, udal espedienteak bulego hartara lekuz aldatu zirelako, eta martitzenean, 11:00etatik 11:20era, itxi egin behar izan zuten bulegoa, jende larregi zegoelako eta horrek segurtasun eza sortzen zuelako, esaten du Euskal Enplegu Zerbitzuak.
Martitzenean, 147 onuradun joan ziren Lanbideren bulegoetara, eta atzo, 168.
Aurretik, Foru Aldundiak ere bidali zituen gutunak, diru-laguntzak jasotzen dituztenei abisatzeko.