Kontuz zaratadun jostailuekin; zarata altuegia kaltegarria da

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abe. 22a, 11:16

CLAVE erakundeak bolumena kontrolatzeko aukera ematen duten jostailuak aukeratzeko gomendatzen du.

Jostailua zaratatsuegiak kaltegarriak izan daitezke umearen entzumenerako. Horrela adierazi du CLAVE erakundeak Sight and Hearing aldizkariak argitaratutako ikerketa oinarri hartuta. Gomendioak dira jostailu batek ahotsa altxatzea behartzen badu ez erosteko eta saihesteko bolumena kontrolatzeko aukerarik ematen ez duten jostailuak.

Kalte larriak

Ikerketak jakitera eman duenez asko dira 85 dezibelioko muga gainditzen duten jostailuak. Zarata maila hori arriskutsua da entzumenerako. CLAVE elkarteak jostailuak erosi aurretik entzuteko gomendioa egiten du eta erosi aurretik jostailuak CE berme ikurra daramala ziurtatzeko.

Azkenik, umeekin batera jolasteko gomendatzen zaie gurasoei, umeek nola jolastu behar duten ikas dezaten. Sarri jostailuak belarrietara gehiegi gerturatzen omen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak