Pello Zabala: "Aste euritsuak bai, baina politak ere izango ditu neguak"

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko abenduaren 22a

Euria lehenengo, elur pixka bat gero eta antizikloia ostean. Buelta, "giro", horixe egingo du eguraldiak negu honetan. Horixe iragarri dute tenporek. Hurrengo hilberan ikusiko dugu berriz elurra, baina negu honetan elurra gutxitik gehiagotik baino gertuago ibiliko dela esan du Pello Zabalak Arrasate Irratian.

Azken astean buelta egin du eguraldiak: euria, elurra gero eta azken egunetan epelago. Eta aldaketa horrek markatu du negua. "Aldaketa horiek ikusiko ditugu aurtengo neguan", esan du Pello Zabalak Arrasate Irratian. "Aldaizeak euria ekarriko du, tarteka iparreko haizea, elur eta guzti, eta horren ondoren antizikloia", zehaztu du Zabalak.

Buelta hori, ziurrenik, hilberan etorriko da, Zabalaren esanetan. "Oraingoan ere hilberan egin du elurra, eta hurrengoan ere agertuko du koskorraldia eguraldiak. Gero, antizikloia etorriko da, astebetean edo, eta horrek zeru argiak ekarriko ditu, baina baita izotzak ere goizetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak