Espainian, Errioxa da loteria honetan gehien gastatu duen erkidegoa (106 euro biztanleko); gero, Gaztela-Leon (102), Asturias (96), Aragoi (91) eta Madril (85,89). Deia egunkariak emandako informazioa da.
Deiak esaten duenez, Bizkaiak gastatu du gehien: biztanleko 106 euro. Gero, Gipuzkoak (68,37) eta Arabak (61,12).
Beste muturrean, Nafarroa dago: han, biztanleko 57,96 euroko gastua egin dute (ia 37 milioi euro, denetara), Diario de Navarra egunkariak argitaratu duenez.
Momentu honetan egiten dabiltza zozketa, eta 4. saria atera dute: 66832 zenbakiaren serie bakoitzeko, 200.000 euro.
Zozketa zuzenean ikusteko, egin klik hemen.
Norbere zenbakiak saria duen begiratzeko, egin klik hemen.