Bi laguntza horiek Lanbideren aurrekontuetan jasotzen dira; izan ere, 2012ko urtarriletik aurrera erakunde hori arduratuko baita horien kudeaketaz.
Laguntza horiek hilero ordaindu behar direnez, Jaurlaritzaren Kontseiluak gastu-espediente hori aldez aurretik izapidetzea erabaki du; horrela bermatu ahal izango da laguntzen kudeaketaz eta ordainketaz arduratzen den erakundeak diru baliabide nahikoak dituela 2012ko urtarriletik hasita horiek ordaintzeko.