Aurrekontu-egonkortasun neurriak
- Pentsioen erosketa-ahalmena eguneratu egingo du 2012ko urtarrilaren 1a ezkero.
- Aurrekontu orokorrak luzatu egingo dira. Aurrekontu berriak martxoaren 31 baino lehen aurkeztuko ditu Espainiako Diputatuen Kongresuan.
- Funtzio publikoko lanpostuak ez dira ordezkatuko.
- Erakunde autonomo, agentzia eta beste entitate publiko batzuk berregituratu eta kendu egingo ditu.
- Administrazo publikoaren gastuak txikitu egingo ditu.
Finantza-sektorea berregituratzeko neurriak
- Bankuen balantzeak oneratzea, eurek dituzten bukatutako higiezinak salduaz.
- Bankuen arteko bategite gehiago.
Fiskalitatea
- Autonomoek eta enpresa txiki eta ertainek ez dezaten zergarik ordaindu behar izan fakturak kobratu arte, BEZ erregimena aldatzea.
- Etxebizitza erosteko BEZ supermurriztua, baina bakarrik ohiko etxebizitza baldin bada eta erosketa-prezio mugatuarekin.
- Lehenengo langilea kontratatzearren 3.000 euroko laguntza fiskala.
- Pentsio-planendako tributazio hobea.
- Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik errenta aitorpenean kenketa berreskuratzea.
Lana
- Hitzarmen kolektiboa berregituratzea, gai bakoitza lurralde- edo sektore-eremu onenean negoziatu dadin.
- Lan-egutegia arrazionalizatzea, jaiak gertuen dagoen astelehenera aldatzeko, jendartean errotuen dauden jaiak salbu.
- Justifikatu bako absentismoa galarazteko neurriak indartzea.
- Lanaren eta norbere bizitzaren arteko kontziliazioa laguntzea.
- Familiari atenditzeko luzaroan enplegu barik egon diren eta lan-merkatura bueltatzea erabaki duten langileendako lan-sarreratze plan zehatzak.
- Gazteendako Enplegu Plana egitea.
- Lanbide-Heziketa berritzea.
- Lehen lanpostua duten 30 urtetik azpikoak kontratatzeagatik, lehenengo urtean Gizarte Segurantzan %100eko bonifikazioa.
Lehiakortasuna hobetzeko neurriak
- Aurre-erretiroak kendu, salbuespen gutxirekin.
- Azken lan-urteetan jasotako langabezia prestazioa aurre-erretiro gisa erabiltzeko praktika galaraztea.
Etxebizitza, zehaztu gabe
Twitter bidez galdera egin zion gazte bati erantzunez, Rajoyk sozialisten Emanzipazio Errenta -gazteek alokairuan bizi izateagatik jasotzen duten 210 euroko laguntza- aipatu zuen, esanez errenta horri "iraungitasun-data gobernu sozialistak ipini" ziola, eta PPri egokitzen zaiola horren hurrengokoa "kudeatzea". Beraz, susmoa da neurri hori kendu egingo duela Espainiako Gobernu berriak.
Bestalde, oraindik ez dute zehaztu etxebizitza erosteagatik BEZ supermurriztua noiztik eta noiz arte ipiniko duten, ezta "salneurri mugatua" zein izango den ere.
PSOEren oinarrietako bat alokairua bazen, Rajoyk ez zuen alokairua behin ere bere hitzaldian aipatu. Aurretik agindu zuten alokairua bultzatuko dutela bakarrik etxebizitza lortzeko "zailtasunak" dituztenen artean.
Ez zuen aipatu ere banketxearekiko zorra hipotekatutako etxebizitza emanda ordaindu ahal izango den ala ez, ezta babes ofizialeko etxebizitzak bultzatuko dituen ala ez. PPk iragarri zuen aurretik hutsik dauden etxebizitzak merkatura "prezio egokietan" ateratzea bultzatuko duela.