“Gaurkoa egun oso gogorra izan da. Hotza hezurretaraino sartzen zitzaigun, izan ere, haizeak gogor astindu du. Ipar-ekialdeko haizea zegoen aurreikusita, baina guztiz ekialdekoa izan da. Horrek gure erritmoa moteldu du eta gure norabidetik ere aldendu gaitu pixka bat”. Hala azaldu zuten atzo iluntzean espedizioko kideek.
144 kilometro egin zituzten atzo. Beraz, 80 kilometro eskas gelditzen zaizkie Hego Polora iristeko.
Gaur Hego Poloa helburu
Gaurko ekialdeko haizea dute aurreikusita eta hori ez da albiste ona alpinistentzako, haize horrek euren norabidetik aterako dituelako eta Poloa albotik pasako lukete.
Espediziko kideek ekaitzak, izotz glaziarrak eta tenperatura oso baxuak jasan behar izan dituzte Novolazarevskaya gunetik irten zirenetik. Eskiatzen edo oinez egin behar izan dute ibilbidea, orain dela 100 urte lehen aldiz zapaldu zuten lur zatira iristeko helburuarekin. Hego Polorako 80 kilomtero gelditzen zaizkie, baina ibilbidea Hercules gunean amaitzeko 1.200.